jueves, 3 de mayo de 2012

Gernikako bonbardaketa



                                                anibomb.gif (3559 bytes)

Gernikako bonbardaketa 1937ko apirilaren 26an izan zen. Hegazkin eraso bat izan zen gerra zibilaren denboraldian.  Erasotzaileak Kondor Legioa eta Italiar Faxisten  Abiazio Legionarioak izan ziren. Bonbardaketa honetan 120-300 pertsona hil ziren. Hau herriaren suntsipena erakarri zuen. Bonbardaketa hau Pablo Picassoren gerraren aurkako margolan famatuen gaia izan zen.
Gernika bonbardaketa baino lehen ere oso garrantzitsua izan zen zeren eta han Bizkaiko Batzar Nagusiak elkartzen ziren eta foruen eskubideen etxetzat artzen zuten sinboloa. Bonbardaketaren eguna azoka eguna zen Gernikan eta jende asko joaten zen salerosketak egitera. Kondor Legioa guztiz armada matxinoaren aginduetara zegoenez gero, bonbardaketa egiteko agindua Salamankako Espainiako  armada Frankisten  kuartel nagusiak eman zion Wolfram Freiherr Von Richthofen  oberstleutnantari telegrama baten bidez.
  
                                  
                                           
                                        

No hay comentarios:

Publicar un comentario